ARTEA

Historia y desventuras del desconocido soldado Schlump, Hans Herbert Grimm

"Europar literaturak" zikloaren barruan, Iñaki Urdanibiak zuzenduko duen lehenengo solasaldian, Hans Herbert Grimm (Markneukirchen, 1896 - Altenburg, 1950) idazlearen Historia y desventuras del desconocido soldado Schlump (1928) idazlanari buruz hitz egingo dugu.

Hans Herbert Grimm Saxoniako idazleak Lehenengo Mundu Gerran parte hartu zuen eta gero gaztelania, frantsesa eta ingelesa irakasten lan egin zuen Alemanian. Historia y desventuras del desconocido soldado Schlump izengaberik argitaratu zuen bere gerra aurkako ideiak zabaltzearren. Bigarren Mundu Gerra ondoren, sortu berria zen Ekialdeko Alemaniaren agintariek irakasle moduan lan egitea debekatu zioten idazleari eta 1950ko udan Weimarrera joateko agindu zioten. Weimarretik itzuli eta bi egunetara, 1950ko uztailaren 7an, bere burua hil zuen.

Historia y desventuras del desconocido soldado Schlump eleberri erdiautobiografikoan Lehenengo Mundu Gerran boluntario moduan sartu zen hamazazpi urteko gazte baten istorioa kontatzen da.

1933an naziek, nobelaren karaktere bakezaleagatik eta beraien ustez antigermanikoagatik, ale guztiak erre zituzten, bat izan ezik; hain zuzen ere, Grimmek berak pareta baten atzean ezkutatu zuena, larogei urte beranduago azalduko zena.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago