ARTEA

Giza liburutegia

Giza liburutegia Copenhaguen 1993 urtean sortu zen proiektua da. Ezagutza eta esperientzia partekatuen bidez, elkarrizketa eta ezaguera suspertu nahi duen mugimendua da.

Komunikazio beharra gizakia bezain zaharra da. Egungo baliabide berrien aurrean, proiektu hau pertsonetan eta beraien bizipen, esperientzia eta ezagutzaren bidez sortzen diren harremanetan oinarritzen da.

Elkarrizketa gurutzatuen bidez, Giza liburutegiko protagonistek bizitako istorio eta interes propioak partekatuko dituzte parte-hartzaileekin, solasaldia eta harremanak sustatuz.

Parte-hartzeko modu desberdinak daude:

  • Liburua: Gogoetak, bizipenak, ezaguerak edota zaletasunak kontatzea gustatzen bazaizu, hau da zure lekua. Gurekin harremanetan jarri eta liburu izateko aukera izango duzu.
  • Entzulea: Aldiz, entzutea, galdetzea, iritzi ematea, gauza berriak ikastea gustatzen bazaizu, entzulea izatea duzu gustuko. Adi, liburu izateko lehen urratsa izan daiteke!

 

Liburuak:

- Proyectos de cooperación, Jokin Urkola

- Corsarios vascos, Félix Juez

- Ser figurante en películas: mi experiencia, Elvira Vidal

- Atrévete a cambiar: renovar las actitudes, Valeriano Paché Perianes

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago