ARTEA

Bouvard y Pécuchet, Gustave Flaubert

"Europar literaturak" zikloaren barruan, Iñaki Urdanibiak zuzenduko duen bigarren solasaldian, Gustave Flaubert (Rouen, 1821 - Croisset, 1880) idazlearen Bouvard y Pécuchet (1881) idazlanari buruz hitz egingo dugu.

Gustave Flaubert, idazle frantsesa, mendebaldeko nobelagile hoberenetarikotzat hartzen dena, literatura munduan hasi zen hamar urte zituela. Objektibitate eta estiloaren kontuetan arras zorrotza eta perfekzionista izateagatik bereizten zen.

Bouvard et Pécuchet, hilondoko satira bukatugabea, izan zen Flauberten azkeneko lana. Bertan, Bouvard eta Pécuchet bi paristar inozo eta txepelek liburuetan ikasten dutenarekin bizi nahi dute, zientzia-eskuliburuak behin eta berriz irakurtzen dituzte, baina ez dute lortzen edukirik bereganatzea.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago