FAMILIARRA

Nubes con bebés, La Petita Malumaluga

Testua, zuzeneko perkusioa eta ikuste eta soinu ehunduren bidez, Nubes-ek hodeietako, trumoietako, euritako eta lurreko mundu bat deskribatzen du. Perkusioak naturaren elementu desberdinak irudikatzen ditu. Hodeietako soinuaz ohartzen dira haurrak, euriaren hotsarena erortzean, trumoiarena, haizearen melodia eta itsasoaren indarraren potentziaz, ibaiez eta hondartzako olatuez. Soinu eta ikuste-indar handia duen ikuskizun honetan, hodeien estetika urarekin erlazionatutako soinu-forma ugarirekin konbinatzen da. Nubes ikuskizun parte-hartzailea da, publikoarekin etengabeko interakzioa sortzen baitu. Konpainiak utzitako perkusio txiki desberdinen bidez, denok, elkarrekin, familia giroan, musika sortuko dugu.

0 -3  urte bitarteko haurrentzako ikuskizuna.

Edukiera mugatua, oholtzan eserita: haur bakoitza heldu batekin sartu behar da. Sarrera helduak bakarrik ordaindu behar du.

La Petita Malumaluga

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago