FAMILIARRA

Mr. Train, Trukitrek

Inoiz inor pasatzen ez den tren-geltoki baten bizi den agure bakartiaren eta kaleko txakur baten arteko erlazioa kontatzen du antzezlan honek. Mr. Train-i ez zitzaion batere gustatzen txakur hau, baina honek agurea maite zuen. Eguna joan eta eguna etorri, Mr.Train-ek bere esku dagoen guztia egingo du txakurra geltokitik urrutiratzeko, alferrik, txakurra beti geltokira itzuliko delako. Baina egun batean, dena aldatuko da eta txakurra ez da geltokira itzuliko. Orduan, Mr.Train, txakurra zenbat botatzen duen faltan konturatu eta bere bila abiatuko da. Tonino Guerra olerkari eta gidoilariaren Il cane blu (Txakur urdina) izeneko ipuinean inspiratuta, bakardadeaz hitzegiten duen alegia poetikoa da. Trukitrek konpainiaren xotxongilo-teatroa eta zinema batzen dituen hitzik gabeko ikuskizun hibridoa. Familia osoarentzat (+ 5 urte) egokia den ikuskizuna. 

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago