FAMILIARRA

Epa txiki, Demode Quartet

Familia osoarentzako ikuskizun musikala dugu Epa txiki. Abesti harrigarri eta modernoen bitartez, Demode Quarteteko lau pertsonaia bitxik rock, pop, blues, reggae eta bollywood-aren iturburua gure betiko euskal abestietan dagoela erakutsi nahi diete etxeko txikienei.

Argi eta garbi daukate gure lau abeslarik euskal kulturaren jatorria beste kulturen sorrera dela, ez daukate inolako dudarik.

Ikuskizun dibertigarri, alaia eta arina da Epa txiki, umorez, dantzaz eta abestiez horniturik, haurrek zein gurasoek primeran pasako dute Demode Quartet taldearekin eta haien iritzi eroekin.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago