FAMILIARRA

Pum, Pum!. Baobab Teatro

Baobab Teatro konpainiak antzezlan samurra ekarri digu, txeraz, ipuin-sinbolismoz eta magiaz betea.

Marieta 5 urteko beste edozein neskato bezalakoa da. Atez inguratuta dago; ireki eta istorioak kontatzen dituzten atez. Istorio musikadunak dira, eta Marietak hala nahi duenean abestu egiten dute, baina Marietak badu ezkutuan gordetzen duen ate bat. Inoiz esan gabeko eta inork entzun gabeko sekretu bat: horregatik, Marietak batzuetan ez du hitz egiten, eta isilik geratzen da; horregatik, beti haserre dago Marieta; horregatik, aspalditik hamaika amesgaizto ditu Marietak.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago