ARTEA

Urtaroen azalak gaueko lubakian, Kresala Dantza Taldea

Kresala Dantza Taldeak 50 urte (1968-2018) bete ditu aurten eta urteurren hori aprobetxatuz erakusketa antolatu du konpainiak.

Okendo Kultur Etxeko erakusketa aretoan 56 argazki, 63 maskara, programa, eskuizkribu, bozeto, maketa eta bideo bat izango dira ikusgai. Hauek guztiak, taldeak dantza eszenikora eraman duen iruditegi tradizionalaren isla dira. Izan ere, betiereko euskal ondare koreutiko berri bat birsortzea izan nahi omen du Kresala Dantza Taldeak.

Taldearen hainbat une jasotzen dituzten argazkiak gehien bat Juan Carlos Ruiz argazkilariak egin ditu; 100cm x 70cm nuerrikoak eta aluminiozko euskarrian laminaturik, dantzariei egindako gertuko jarraipen estua erakusten dute. Badaude beste argazkilarien lan batzuk ere ikusgai: Iosu Otaegi, José Usoz, Iker Azurmendi, Niko Iturralde, Fernando Martínez, Arturo Delgado eta Boris Lipnitzki-renak, hain zuzen ere.

Erakusketako elementuen artean, Xabier eta Benito Garate Echarrik sortutako maskara ere aipatu behar da. Estatua-iruditegi, segizio figura eta iruditeria paganoan sona handia duten egileak dira anai irundar hauek.

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 20:30

Larunbatetan: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00

Abenduak 21, urtarrilak 5 eta 19: 10:00-14:00

Igande eta jaiegunetan (abenduak 24, 25, 31 eta urtarrilak 1 eta 21): itxita

Areto Berria.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago