ARTEA

Mazinger Z

Donostiako Fantasia eta Beldurrezko Zinemaldiaren eskutik, Donostia Kulturak Mazinger Z erakusketa aurkeztuko du Aiete Kultur Etxean.

Erakusketa hau Mazinger Zren Lagunen Elkartearekin eta elkarteko bildumagile eta presidenteordearekin egin da, Miguel Ruizekin.

Gainera, Koji dut izena proiektua gehitu zaio, David Muñozek zuzendua, Youtuben ikus daitekeen film labur eta fanzine bana egin dituena, hainbat ilustratzaileren laguntzaz. Marrazki horietako batzuk Aieten daude ikusgai.

Judas Arrieta euskal artistak ilustrazioekin eta art toy eskultura batekin lagundu du. Bereak dira ere Mazingerren unibertsoaren amorratua dela agerian uzten duten erakusketaren diseinua eta giroa.

Erakusketaren ordutegia:

Asteartetik ostiralera: 16:30 - 20:30

Larunbatetan: 10:00 -14:00, 16:30 - 20:00

Igandetan: 10:00-14:00

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago