ARTEA

Hau: Euskal Herriko Objektu tradizionalen Diseinu Lehiaketa

Erakusketa honetan Euskal Herriko Objektu Tradizionalaren Diseinu Lehiaketan (Hau) aurkeztutako lanen hautaketa bat dago ikusgai. Parte hartzaileek objetu tradizional bat berrinterpretatu behar izan dute diseinu gaurkotua erabiliz. Kasu honetan kutxa izan da gaia, Euskal Herriko baserrietan jatorrizko altzaria da kutxa eta jakiak, jantziak edo bestelako gauzak gordetzeko erabili ohi izan da.

Erakusketa honetan Iván Angulo Lizarragak eta Iker Lorenzo Pérez De Lanzabalek sortutako K-UTXA proiektu saritua dago ikusgai, aurkeztutako lan nabarmenenekin batera: Mario Belloso Uria (Oroitz); Jone Alzueta Hernandez, Ainhoa Garde Royo eta Leire Pérez Jiménez (Ohore); Joanes Unzueta Arrozpide, Jon Beitia Telleria eta Peru Aresti Gabiola (Egurzki), Jone Sarasola Espina eta Ariane Atxa Gamboa (Haritza),  Unai Agorria Uriguen (Idigi), Santiago Vega Villà (Kutxa), Elena Bastida Alcain (Vera).

Kutxa San Telmoren bilduman

San Telmo Museoaren bilduman, gure inguruan bezala, era askotariko kutxak daude, forma, kronologia eta dekorazio ezberdina dutenak. Museoan ikusgai dauden lauak bilduma osoko 67 kutxen adierazgarri txiki bat dira. Erakusketa ikusgai dagoen bitartean, museoko sarreran jarrita egongo dira San Telmoren bildumako bi kutxa esanguratsu, horietako bat orain arte erakutsi ez dena.

Lehiaketan aurkeztutako lan hauek museoko gune gastro-kulturalean ikus daitezke (museoko harreraren eta kafetegiaren artean).

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago