ARTEA

Black is Beltza

Oharra: erakusketa luzatu egingo da eta azaroaren 18an izango du azken eguna eta ez irailaren 30ean hasieran iragarri bezala

Black is Beltza erakusketak bidaia bat proposatzen digu: Black is Beltza eleberri grafikoko protagonista den Manex Unanueren abentura hainbat leku eta herrialdetan barrena. Abiapuntua da 1965ean Iruñeko erraldoien konpartsak New Yorkeko 5. etorbidetik egindako desfilea.

Eleberri hau, laster film ere izango dena, Fermin Muguruzak sortu du Harkaitz Cano idazlearekin eta Jorge Alderete irudigilearekin batera, eta erakusketan ikusgai izango dira historia hau sortzeko erabilitako materialaren zati bat, hala nola, argazki-artxiboak, animaziozko filmaren jatorrizko marrazkiak eta ikus-entzunezko materialak (sasoi hartako ikuspegi sozial, politiko eta kulturalaren erakusgarri).

Erakusketari buruzko informazio gehiago hemen.

Ikusi hemen erakusketarekin lotutako jarduerak (proiekzioak, San Telmo Gaua eta bisita gidatuak).

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago