ARTEA

Artestura feministak

Erakusketa honetan Emakumeen Etxeen Sareak antolatutako Artesturak lehiaketako obra esanguratsuenak ikus daitezke.

Lehiaketa honen helburua emakumeen sormena eta produkzio artistiko feminista bultzatzea da, ikusgarri egitea eta aintzat hartzea haien lanak, artea sortzen ari diren artista emakumeak ezagutzera emateko, artea lanbide izan edo ez izan. Erakusketa ibiltari bat egingo da, zeina Sareko Emakumeen Etxe guztietatik pasatuko den. Aurkezten diren lanen artean kalitate artistikorik handieneko lanak aukeratu dira, eta aintzat hartu dira Emakumeen Etxeen Sarearen filosofia eta helburuak ondoen agertzen dituztenak.

Lehiaketaren ondorioa, erakusketa ibiltaria egin da. Sareak 2017an antolatutako Artestura Feministak lehiaketan aukeratutako 15 arte lanek osatu dute erakusketa.

Erakusketa Durangon hasi zen, Ermua, Eibar, Basauri, Azpeitia, Donostia, Arrasate eta Ondarroan izango da, 2018. urtean zehar.

Areto zaharra.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago