ZINEMA
TRAIDORES (2020)

“Traidoreak” eta ETA

Espainia. Zuzendaritza: Jon Viar. Ekoizpena: Rafael Álvarez, Rodrigo Melero, Jon Viar / MGC, Hiperkinesis, TVE. Ekoizpen elkartua: Iñigo Hualde, Sergy Moreno, Alberto López Mitxelena / Handa Movies, 5W, White Leaf. Gidoia: Jon Viar. Argazkia: Iñigo Hualde. Musika: José Sánchez-Sanz. Muntaketa: Rodrigo Melero. Iraupena: 98 min.

HIZKUNTZA: gaztelania

Umetan, Jonek aitaren iraganaren berri jakin zuen. Iñaki Viar zen bera, ETAri lotua. Euskal nazionalisten seme, biloba eta birbiloba, Iñaki 1969an atxilotu zuen Brigada Politiko-Sozialak, eta Burgosko prozesuan epaitu zuten Teo Uriarterekin eta Mario Onaindiarekin batera.

Urte batzuk geroago Segoviako ihesa antolatu zuen eta, azkenik, 1977an berreskuratu zuen askatasuna. Iñakik, beste preso askok bezala, nazionalismoa arnegatzen du eta indarkeria terrorista gaitzetsi. Jon, zinezalea, aitaren iragana ulertzen saiatzen da, atentatuak, bahiketak eta isilune handiak gertatzen ari diren bitartean. Ordurako, Iñaki "traidoretzat" dute nazionalistek.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago