ZINEMA
To Dorothy a Son (EB, 1954) + Eyewitness (EB, 1956)

Bi proiekzio Muriel Boxi buruzko atzera begirakoaren barnean:

16:00  To Dorothy a Son (79')Muriel BoxErresuma Batua, 1954Osabaren bi milioiko herentzia jasotzeko, Estatu Batuetako emakume batek Britainia Handira bidaiatuko du bere senar ohiak seme-alaba gehiago izatea eragozteko. Izan ere, senar ohiak data jakin baten aurretik semerik ez badu jasoko du emakumeak dirua. Baina senar ohiaren emazte berria haurdun dago.

19:00 Eyewitness (82')Muriel BoxErresuma Batua  1956Lucyk senarrarekin liskarra izan eta etxetik alde egingo du. Zinemara joango da, eta, han, kutxa gotorra lapurtzean gerentea hiltzen ikusiko ditu bi delitugile. Lapurrengandik ihes egiteko premian autobus batek kolpekatuko du eta bertako ospitalera eramango dute. Bi delitugileak atzetik ditu, hura hiltzeko aukeraren zain, horrela erditik kendu ahal izango baitute euren eta hilketaren arteko lotura ezar dezakeen pertsona bakarra

Muriel Boxen atzera begirakoari buruzko informazio gehiago eta sarrerak: Donostia Zinemaldiaren webgunean.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago