ZINEMA
STAR WARS– EPISODIO V: EL IMPERIO CONTRAATACA (1980)-21:00h

AEB. Zuzendaritza: Irvin Kershner. Ekoizpena: Gary Kurtz / Lucasfilm. Ekoizpen exekutiboa: George Lucas. Gidoia: Leigh Brackett, Lawrence Kasdan. Argazkia: Peter Suschitzky. Musika: John Williams. Muntaketa: Paul Hirsch. Aktoreak: Mark Hamill, Harrison Ford, Carrie Fisher, Billy Dee Williams, Anthony Daniels, David Prowse. Iraupena: 127 min.

HIZKUNTZA:  ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Mundu osoko milioika zalek sagako pelikula onentzat hartua, Star Wars – Episode V: The Empire Strikes Back (1980), filmatutako aurreneko trilogia galaktikoko bigarren pelikula da. Luke Skywalkerren, Leia printzesaren eta Han Soloren abenturei jarraitzen die, Darth Vader buru duten Gaizkiaren indarren aurkako borrokan. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak, Bang Bang Zinemaren eta The Pink Force Fundazioaren lankidetzarekin, proiekzio bikoitz berezi bat antolatu du Antzoki Zaharrean: The Empire Strikes Back, estreinatu zenetik 40 urte igaro direnean.

Sarrerak (7,50 €) ostiralean, urriaren 16an, 11:30ean jarriko dira salmentan Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenia Antzokian, baita Donostia Kulturako webgunean ere.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago