ZINEMA
Querelle (Un pacto con el diablo) (Querelle– Ein Pakt mit dem Teufel, 1982)

© Gaumont / Album

AEF-Frantzia. Zuzendaritza: Rainer Werner Fassbinder. Ekoizpena: Dieter Schidor / Planet Film, Albatros Filmproduktion, Gaumont. Gidoia: R. W. Fassbinder eta Burkhard Driest, Jean Genet-en antzerki-lanean oinarriturik. Argazkia: Xaver Schwarzenberger. Musika: Peer Raben. Muntaketa: Juliane Lorenz, Franz Walsch (R. W. Fassbinder). Aktoreak : Brad Davis, Franco Nero, Jeanne Moreau, Laurent Malet, Hanno Pöschl, Günther Kaufmann.

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Fassbinderrek zuzendutako azken filma. Le Vengeur itsasontzia Brest-en porturatu da. Itsasontzian Querelle marinela iristen da. Bere edertasun aingerutarrak bera ezagutzen duten guztiak liluratzen ditu, baita ontziko komandante den Seblon tenientea ere. Querelle lehorreratzen da eta La Feria izenez ezagutzen den burdelera joaten da, bertan Robert anaiarekin geratu baita. Robert lokal horretako jabe den Nono-ren emaztearen maitalea da.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago