ZINEMA
En el ombligo– Diarios de guerra y paz en Colombia

Kazetaritza grafikoaren eta landa-ikerketaren artean, komikiaren potentzialaz baliatuz, En el ombligok Gala soziologo katalanaren bidaia dokumentatzen du; gerrillari ohien kanpamentu batera egindako bidaia, Kolonbian 2016ko Bake Akordioa sinatu ondorengo hiru urteetan. Pondoresen (La Guajira) lan fisikora, diziplinara eta gerraren oinazera ohituta dauden lurralde bat eta lankideak ez ezik, naturarekin erlazionatzeko, lan egiteko eta komunitatean eraikitzeko beste modu batzuk ere aurkitzen ditu Galak.

Gala Rocabert Navarrok idatzi eta Anna-Lina Mattarek ilustratutako nobela gurutzaketen eta kontraesanen obra bat da, mundua eta besteen balioak ezagutzeko premia aztertzen duena, urruneko arazo sozialen aurrean jarrera bat har dezagun, eta bidezko memoria historiko bat eraikitzeko helburuz.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago