ZINEMA
70. Donostia Zinemaldia

Irailaren 16tik 24ra bitartean Donostia Zinemaldiak bere 70. urteurrena ospatuko du eta, ohi bezala, Victoria Eugenia Antzokia jaialdiaren egoitza nagusietako bat izango da. Sail Ofizialean, mundu osoko hainbat film lehiatuko dira Urrezko Maskorra lortzeko, eta New Directors sailean, berriz, hainbat nazioarteko zinemagilek hartuko dute parte haien lehen edo bigarren filmekin. Horizontes Latinos sailean Latinoamerikako film luzeak lehiatuko dira eta Perlak atalean beste nazioarteko jaialdietan txalotutako lanek Donostia Hiria Publikoaren saria irabazteko aukera izango dute. Zabaltegi-Tabakalera sail irekiena, gastronomiarekin lotutako Culinary Zinema, euskal zinemari eskainitako Zinemira, urteko film espainiarren erakustaldia den Made in Spain, Klasikoak saila eta atzerabegirakoa ere izango dira. Gainera, Zinemaldiak Belodromoko emanaldiak berreskuratuko ditu eta udan zehar erakusketa handi bat antolatuko du Tabakaleran bere 70. urteurrena ospatzeko asmoz.

Informazio gehiago: Donostia Zinemaldia.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago