ZINEMA
La ciudad y los perros (1985)

Peru. Zuzendaritza: Francisco J. Lombardi. Ekoizpena: Francisco J. Lombardi / Producciones Inca Films. Gidoia: José Watanabe, Mario Vargas Llosa-ren eleberrian oinarriturik. Argazkia: Pili Flores Guerra. Musika: Enrique Iturriaga. Muntaketa: Gianfranco Annichini, Augusto Tamayo San Román. Aktoreak: Pablo Serra, Gustavo Bueno, Juan Manuel Ochoa, Luis Álvarez, Eduardo Adrianzen, Liliana Navarro.

Mario Vargas Llosaren eleberriaren pantaila handirako egokitzapena da. Ekintzak Limako ikastetxe militar batean igarotzen dira; bertan, ikasleen bizi baldintzak izugarriak dira: irakasleek era guztietako umiliazioak eta tratu txarrak jasaten dituzte etengabe. Azken hamarkadetako Latinoamerikako zinemagintzaren klasikoetako bat da, Francisco J. Lombardi perutarrak zuzendua; bera da, gainera, La boca del lobo (1988), Sin compasión (1994) eta Pantaleón y las visitadoras (1999) filmen arduraduna.

SALMENTA APIRILAREN 15ETIK AURRERA

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago