ZINEMA
"Kandelikara - Buñueli buruzko film baterako apunteak" liburuaren aurkezpena

Harkaitz Canok idatzitako Kandelikara - Buñueli buruzko film baterako apunteak liburuaren aurkezpena. Bertan, Iratxe Fresneda kazetariarekin arituko da elkarrizketan liburuaren eta Luis Buñuelen inguruan. Liburuak, Euskadiko Filmategiak eta Donostia Kulturak argitaratuak, Iñaki Landaren ilustrazioak ditu, eta 2013tik Nosferatu zikloetako bakoitzarekin batera euskarazko argitalpen bat editatzen duen Nosferatu Bildumaren IX. zenbakia da. Oraingo honetan, Luis Buñueli eskainitako atzera begirako osatu bat da zikloa, Tabakaleran urtarrilean hasi eta datorren abenduan amaituko dena.

Jarduera hau Literaktum programaren barruan dago.

"Literaturaren alde jostarienetik zinemari egindako omenaldi bihurri hau, Luis Buñuelen eta beste artista askoren testu, film, elkarrizketa zati, poema, off-eko ahots eta bestelakoen remake bat da. Tarteka, egileak asmatutakoak ere badira. Inoiz edo behin, Buñuelekin zerikusirik ez duen jendeak parte hartuko du: adibidez, aseguru-saltzaile armeniar batek. Badelako modu bat saiakera fikzio bihurtzeko: aski da kandela baten argitan irakurtzea, liburuak esku artean su hartzen dizun bitartean".

Harkaitz Cano

Gonbidapenak Tabakaleran eskuragarri (informazio gunea eta webgunea) urriaren 15etik aurrera.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago