ARTE ESZENIKOAK

EL PADRE
El padre

Andres, 76 urteko gizon jantzia, trufaria eta burugogorra, oroimena galtzen hasi da, baina ez du inolako laguntzarik nahi. Hala, bere alaba Anak kontratatu nahi dituen zaintzaile guztiak baztertzen ditu. Bere egoera aldakorrei zentzua ematen saiatzen den heinean, Andresek dudatan ipintzen ditu maite dituenak, baita bere adimena bera eta errealitatea ikusten duen modua ere.

Obrak eskutik heldu eta protagonistarekin lotzen gaitu, Andresen bidelagun izan gaitezen haren ahanzturan barrena. Autoreak barrutik azaltzen digu istorioa, Andresek bizi duen ziurgabetasun labirintotik igaro gaitezen, berak ikusten edo irudikatzen duena ikus dezagun, bere unibertsoan (orain gurea ere den horretan) gertatzen ari dena bizi dezagun. Aitaren buruan gaude. Eta bere bihotzean. Eta horrek guztiak esperientzia hunkigarria bizitzeko aukera ematen digu, uneoro erne mantentzen gaitu, Andreseri gertatzen zaiona guri ere gertatzen baitzaigu.

Egilea: Florian Zeller. Itzulpena: Joan Sellent. Zuzendaritza: Josep Maria Mestres. Antzezleak: Josep Maria Pou, Cecilia Solaguren, Elvira Cuadrupani, Jorge Kent, Alberto Iglesias, Lara Grube. Erregidoretza eta konpainiako gerentea: Santi Celaya. Argi teknikariak: Jaime Quinteros, Jordà Porcel. Soinu teknikaria: Dani Seoane. Makinaria teknikaria: Marc Barrachina. Birako teknikari burua eta makinaria teknikaria: Albert Bolinches. Zuzendari laguntzailea: Tilda Espluga. Eszenografia laguntzailea: Cesc Colomina. Jostunak: Rosario Macias. Eszenografiaren eraikuntza: Pascualín Estructures. Marketing-a eta komunikazioa: Focus. Diseinu grafikoa: Santi&Kco. Erreportaje fotografikoa: David Ruano.

 

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
MADRID LAS PALMAS DE GRAN CANARIA MÁLAGA...
Judith Argomaniz koreografo donostiarrak Lasala dantza garaikideko konpainia interesg... (gehiago irakurri)
BILBAO DURANGO SANTURTZI
Ikuskizunaren datak
Ekaina
Larunbata
Victoria Eugenia Antzokia
19:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago