ZINEMA
Kmon
Zineuskadik familientzako euskarazko bi film berri eramango ditu zine aretoetara
2018-11-22
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak babestutako erakundeak Durangoko Azokan hartuko du parte, bertan zinemarako soinu-efektuei buruzko ikataroa eskainiko duela.
 
 
 
Haur eta familentzako bi pelikula gehiago zinema aretoetara eramango ditu Zineuskadik, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskadiko ekoiztetxe elkarte nagusiek euskal ikusentzunezkoen sektorea suspertu nahian sortutako erakundeak. ‘Udare erraldoiaren istorio harrigarria’ (Danimarka) eta ‘Ploey’ (Islandia-Beljika) dira aurrerantzean zinema-aretoetan ikusiko diren film berriak.
 
‘Udare erraldoiaren istorio harrigarria’ Europako hainbat jaialdi espezializatutan saritutako filma dugu. Jakob Martin Strib idazle eta marrazkilariaren izenburu bereko liburuan oinarrituta dago, haur eta helduei zuzenduta dago eta leialtasuna, adiskidetasuna eta ausardia bezalako baloreak transmitizen ditu. ‘Ploey’ filmak, berriz, udazkenean emigratzeko den garaian hegan egiteko gai ez den txoritxo baten istorioa kontatzen du. Hori dela eta, bere kabuz bizitzen ikasi beharko du.
 
Bestalde, Zineuskadi-k Durangoko Azokan ere parte hartuko du. Nerabeei zuzendutako ‘Foley’ (zinemarako soinu efektuak) ikastaroa eskainiko du bertan. Horrez gain, Gabonetan euskarazko pelikulen proiekzioak sustatuko ditu berriz ere, Zinegabonak egitasmoaren bidez.
 
 
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago