ZINEMA
Kmon
Joe Lynch estatubatuarraren 'Mayhem' filmak irabazi du Bilboko Finemaldi Fantastikoaren sari nagusia
2018-05-09
Film laburren atalean, epaimahaiak Rubin Steinen “Bailaora” (Espainia, 2018, 15’) lanari eman dio Film Labur Onenaren Saria.

Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren – FANTen XXIV. edizioko Epaimahaiak, Joanes Urkixo idazle eta gidoilariak, Koldo Almandoz zinegile donostiarrak, eta zinean espezializatutako Janire Zurbano kazetariak osatutakoak, Joe Lynch zinegilearen “Mayhem”, (AEB, 2017) film luzeari eman dio Film Onenaren FANT 2018 Saria.

 

FANTeko epaimahaiak “duen zuzentasun ezarengatik, zonbien generoa modu originalean berraztertzen asmatzeagatik eta kapitalismoaren kritika basatira daraman espazio itxiko eszenifikazioarengatik” aukeratu du film hori. Protagonista, bere lanetik modu bidegabean kanporatua izan ondoren, birus misteriotsu eta arriskutsua dela eta abokatu bufetearen eraikina berrogeialdian dagoela ikusten duen Derek Cho da. Gaixotasunaren biktimak euren inpultsu basatienak jarraituz jarduten hasten direnean kaosa bulegoaz jabetzen da.

 

Film laburren atalean, epaimahaiak Rubin Steinen “Bailaora” (Espainia, 2018, 15’) lanari eman dio Film Labur Onenaren Saria. Epaimahaiak, fikziozko lan hori aukeratzeko orduan, “apustu bisual paregabea eta genero nahasketa harrigarria, bitxia eta hipnotikoa” azpimarratu ditu.

 

Euskal Film Labur Onenaren Saria, epaimahaiaren irizpidearen arabera, Aitzol Saratxagaren “Ziren” (2017, 15 min) fikziozko lanak jaso du, “genero proposamena izan arren erritmo geldoa ematean asmatzeagatik eta arimaren existentziari buruzko gogoeta egiten ausartzeagatik”.

 

Berrikuntza gisa, edizio honetan, Euskal Aktoreen Batasunak Euskal Film Laburren Antzezpen Onenaren saria eman du. Saria Fernando Albizuri eman zaio aho batez, David Pérez Sañudoren “Aprieta pero raramente ahoga” filmean egindako lanarengatik, “pertsonaia konplexua defendatzeagatik eta umore-samurtasun-beldur nahasketa eskaintzeagatik, pertsonaiaren helburua argi mantenduz, karikaturan erori gabe, eta mugitzen den atmosferaren barruan sinesgarria den itxurazko egunerokotasunari eutsiz”.

 

Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren – FANT 24ren aurtengo edizioko ikus-entzuleen iritziz, Film Labur onena Albert Pintóren eta Caye Casasen 16 minutuko “RIP” (Espainia, 2017) lana izan da. Sekzio Ofizialeko Ikus-entzuleen Film Luze Onenaren saria Issa López mexikarraren “Tigers are not Afraid” lanak lortu du.

 

PANORAMA

Panorama saileko epaimahaiari dagokionez, Daniel Romero zinegileak, Mentxu Sesar, bideoklip, film labur eta dokumental zuzendariak, eta Vanesa Fernández Guerra ZINEBIren, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren zuzendari berriak osatuko dute. Panoramako Film Luze Onenaren saria Andrés Goteiraren “Dhogs” (Espainia, 2017) lanak irabazi du “ikusteko orduan indar handia duen film gordina eta oso zuzena delako eta, batez ere, indarkeriaren kontsumoari buruz gogoeta egiteko egiten digun gonbidapenarengatik”, azaldu du epaimahaiak.

 

Film laburren atalean, saria Lorène Yavoren “À Chacun Sa Malédiction” (Belgika, 2017) lanak lortu du, “unibertso berezi pare gabea sortu duelako, fantastikoaren bitartez egunerokoa eta gertukoa den zerbaiti buruz hitz egiteko”. Horrez gain, epaimahaiak aipamen berezia eman dio Pablo S. Pastorren “Bye Bye Baby” (Espainia, 2017) film laburrari, zuzendaritza bikainarengatik eta estetika oso istorio zinefagoaren alde erabiltzeagatik. 

 

Bilboko Udalak antolatzen duen Zinemaldiaren Sari Banaketa Ekitaldia GAUR ARRATSALDEAN izango da, 20:00etatik aurrera, Kale Nagusiko BBK aretoan, Trevor Stevensen “Rock Steady Row” (AEB, 2018) filmaren emanaldi bereziarekin. Aurtengo edizioko berrikuntza gisa, bihar, larunbatean, FANT 24ko sari guztiak eskainiko dira berriro BBK Aretoan:

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago