Zozketak

ARTE ESZENIKOAK
Testua: Bizipoza Elkartea

BIZIPOZA ELKARTEA
Gabonetako Postalak
Bizipoza elkarteak izaera bereziko haurrek sortutako gabon-postalak zabalduko ditu, boluntarioak lortzeko
2018-12-18
Abenduaren 7an Durangoko Azokan egindako tailerrean izaera bereziko haur eta familiekin sortu genituen ditu postalak Bizipoza elkarteak. Sormen-tailerrean izan ziren Imanol Agirretxe, Ainara Azpiazu, Ramon Agirre, Miren Gojenola, Asisko Urmeneta, Leire Bilbao, Arritxu Iribar, Porrotx, Tiritatxo, Martinbertso, Josu Txapartegi “Txapas”, Anabel Arraiza eta Abel Barriola. Datozen asteotan, gabon-postalak zabaltzeko kanpaina egingo dute, ohiko posta bidez zein Internetez, euskal herritarrak boluntario egitera deitzeko.

Bizipoza Elkarteak izaera bereziko haur eta familiekin egiten du lan, 34 elkarte, helburu batekin: euskaraz eta sorkuntzatik,  izaera bereziko haur eta familiekin elkartasuna bizipozez lantzea.

Lan hori egin ahal izateko, boluntario-sarea antolatzen dihardute, dela lan boluntarioa eginez dela ekarpen ekonomikoa eskainiz. Erakunde, talde zein norbanakoek elkartasunaren eta gizartegintzaren aldeko Bizipoza Elkartearen sarean parte hartu dezaten dei egin nahi diete.

Goiburu nagusi bat du kanpaina honek: Keinu bakoitza, opari bikoitza.

Gabon-postal bereziak sortu zituzten abenduaren 7an, Durangoko Azokan. Goizean zehar, Durangoko Ibaizabal ikastolan sormen-tailerra burutu zuten: Bizipoza Elkartea osatzen duten elkarteetako 40 haurrek, eta arratsaldean aurkeztu genituen Saguganbara gunean.

Hainbat boluntariok ere hartu zuten parte sormen-tailerrean; tartean, Imanol Agirretxe Realeko jokalari ohiak, Leire Bilbao idazleak, Arritxu Iribar kazetariak, Ainara Azpiazu ilustratzaileak, Abel Barriola pilotariak, Ramon Agirre, Porrotx, Tiritatxo, Martinbertso, Anabel Arraiza eta Miren Gojenola aktoreek, eta Asisko Urmeneta marrazkilariak.

Datozen asteotan ohiko posta bidez zein Internetez egingo diete gonbita euskal herritarrei Bizipoza Elkarteko boluntario egin daitezen. Baita euren ingurukoak boluntario izatera animatu ditzaten ere, gabon-postalak idatziz.

La asociación Bizipoza distribuirá postales navideñas realizadas por niños con necesidades especiales

Segur aski asko interesatuko zaizu...
ZINETIKA FESTIVAL
! Nazioarteko topaketa hau azaroaren 15etik 21era izanen da Iruñean, Donostian eta Bilbon, zinea, masterclassak eta per... (gehiago irakurri)
Gabonak garai benetan berezia dira Arrigorriagan; alde batetik, Euskadi osoan erreferentzia den Epifaniaren antzezpena dugula... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
8.854 kultura bono jarri dira  salgai Gipuzkoako 64 liburudendetan. 3.542 bonu euskaraz dauden kultur produktuak erosteko dir... (gehiago irakurri)
Euskarazko ikus-entzunezkorik nabarmenenek erakusleiho berezia izango dute 2013ko Durangoko Azokan, euskal kulturaren plaza n... (gehiago irakurri)
LORALDIA
2019ko martxoaren 12an hasi eta hilabete luzez, apirilaren 7ra arte, iraungo du Loraldia Festibalaren 5. edizioak. Edizio ho... (gehiago irakurri)
Dantzerti Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolako ikasgelek bigarren promozioa hartuko dute irailetik aurrer... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Esta obra está bajo una licencia de Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 4.0 Internacional de Creative Commons