ARTE ESZENIKOAK

El sirviente, Eusebio Poncela&Pablo Rivero

El sirvientek harreman baten historia kontatzen du: Tony Williams gazte aristokrataren eta hura zaintzeko kontrataturiko zerbitzariaren –Barret-en– arteko harremana. Tonyk Barret behar du, ze, gerran eta Afrikan esperientzia gogorrak izan eta gero, eroso bizi besterik ez du nahi. Barretek, berriz, nagusi ezin hobea du Tony, bide ematen baitio berak nahi duen bezala jarduteko etxe-zerbitzari gisa: mirabekeriaz eta jabe izanik aldi berean.

Eusebio Poncela, Pablo Rivero, Sandra Escacena, Carles Francino eta Lisi Linder dira Robert Maughan-en eleberriaren egokitzapen honetarako aktoreak, eta Mireia Gabilondo, berriz, zuzendaria.

El sirviente Seda, Tanttaka Teatroa, La Cabaña Argentina eta De la oca produccionesen arteko ekoizpena da.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago