ARTE ESZENIKOAK

Simone mujer partida, Teatro Solís

Oharra: adi abonamendu honi.

Simone mujer partida antzezlanak izate orotan den porrot parte horri ematen dio ahotsa, eta bakardadegarrasi latz bihurtzen du. Emakume erdibitua, bere ikuspegi monokular eta narzisistaren mende, berak aukeratu zuen bidearen biktima harritua da. Eta, aldi berean, beren bizitza onartu duten emakumeen ospakizuna da, beren idealen alde bizia tarteka pasioz jokatu duten emakume horiena.

Simone mujer partida diskurtso politikoa eta saio filosofikoa da, eta zenbait fikzio-planotan dabil. Eleberrietako emakumeak eszenaratzen dira, gure Simone de Beauvoir eta gu geu, sorkuntzak harrapatu gaituen emakumeok. Simone de Beauvoir-i egindako omena da hau, eta alderdi biografikoak eta haren pentsaera filosofikoa konbinatzen ditu, bai eta La mujer rota liburutik hartutako "Bakarrizketa" ere.

Informazio gehiago: Teatro Solís

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago