ZINEMA
66. Donostia Zinemaldia

Irailaren 21etik 29ra bitartean Donostiako 66. Zinemaldia egingo da eta Victoria Eugenia Antzokia jaialdiaren egoitza nagusietako bat izango da.

Sail Ofizialak aurten munduan zehar egin diren film luze sorta aurkeztuko du; Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko diren filmak. New Directors sailak mundu osoko hainbat zinemagileren lehen edo bigarren filmak eskainiko ditu; film horiek 50.000 euroz hornitutako Kutxabank – New Directors saria lortzeko lehiatuko dira. Horizontes Latinos sailak Espainian aurkeztu gabeko urteko film luze latinoamerikarrak jasoko ditu. Perlak atalean beste jaialdietan sarituak izan diren edo kritikak goraipatu dituen filmak eskainiko dira eta haietako bati ikus-entzuleek Donostia Hiria Publikoaren saria (50.000 euro) emango diote. Zabaltegi - Tabakalera Zinemaldiko sail irekiena da; ez du araurik, ezta estilo edo denbora mugarik ere eta saria 20.000 eurokoa izango da. Ohiko sailez gainera, gastronomiarekin lotutako Culinary Zinema, euskal zinemari eskainitako Zinemira, urteko film espainiarren erakustaldia den Made in Spain izango dira. Halaber, Zinemaldiak atzera begirako bat eskainiko dio Muriel Box zuzendari eta gidoilari britaniarrari. Gainera, San Telmo Museoak industriako jarduerak hartuko ditu: Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa, Zinema Eraikitzen eta Glocal in Progress.

Informazio gehiago: Donostia Zinemaldia.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago