ARTE ESZENIKOAK

Ederra eta piztia, Zurriola Antzerki Eskola

Bela, neska ameslari bat da. Bere aita, berriz, tresnen asmatzailea. Egun batean, aita feria batera joango da, bere asmakizunak erakustera. Baina bidean galdu egingo da eta Piztiaren gazteluan atxilotuta bukatuko du. Bela gaztelura joango da bere aitaren bila. Bertan piztia ezagutuko du eta bihotz oneko pertsona dela konturatuko da.

Tartean, pertsonaia harrigarri ugari ezagutuko ditu; Din-Don ordularia, Lumiere kandela, Gaston gazte harroa eta Lefou bere laguna...

Aktoreak: Igone Amenabar, Oihane Arribas, Paula de la Torre, Garikoitz Díaz, Uxue González, Lorea Landa, Intza.

Informazio gehiago: Gazteen XXXI. Antzerki Topaketa.

 

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago