ARTE ESZENIKOAK

El coronel no tiene quien le escriba, Imanol Arias

Koronel zaharra eta haren emaztea miserian bizi dira, gobernuaren gutunaren zain, gerran egindako zerbitzuengatik agindutako pentsioa berretsiko dieten zain. Baina gutun hori ez da iristen, eta bitartean bikote zaharra ahal duen bezala bizi da, pobrezian, borroka-oilar bat zainduz, hari esker ateratzen baitute bizibidea. Denbora aurrera doa eta gutuna ez da iristen, eta azkenean erabaki bat hartu beharrean aurkituko dira: oilarrari jaten eman ala berek jan. Herritarren diru-gosea, ustez lagun direnen lukurreria, gerraren halabehar ergela, dena nahasten da koronel zaharraren bakardadearekin. Bizitzak azpian hartu du, baina oraindik ere bi altxor ditu: emaztearen maitasuna eta duintasuna.

Cristina de Inza, David Pinilla, Fran Calvo eta Marta Molinak osatzen dute Gabriel García Márquezen lan honetarako aktore-taldea, denak ere Carlos Sauraren zuzendaritzapean.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago