ARTE ESZENIKOAK

BLUR#1, Coletivo Qualquer

Dantzari profesionalek nola entseatzen duten ikusi duzu inoiz? Koreografoak eszenatokian nola sortzen duen ikusi nahi duzu? Horrela bada, etor zaitez Coletivo Qualquer konpainiraren BLUR#1 lan koreografikoaren entsegu irekia ikustera. Sarrera doan da, baina bertarako ezinbestekoa izango da aldez aurretik erreserba egitea eta baieztapena jasotzea. Erreserba egiteko bete inprimakia:

Egin erreserba

 

Argi bakar bat, beti ere txikia, mugimenduaren ikuspegi lausoa ilunantzean dagoen espazio batean. Ilunean garatzen den korporaltasuna. BLUR#1 Korporaltasun garaikidea zalantzan jartzetik abiatzen da eta hori lortzeko dantzariaren irudia, zati batean edo guztiz, desegitearen kontzeptu-praktikan oinarritzen da. Honek eszenan kokatzen den gorputzaren eta bere burua ikusgai egiteko, edo ez, duen moduaren inguruan bat-bateko eztabaida sortzen du. BLUR#1 Azkuna Zentroa eta Dansatelier Rotterdam-en laguntzaz egindako dantzalana da.

Gehienez, bi sarrera pertsona bakoitzeko. Plaza-kopurua mugatua da, eta onarpena izen emate lehentasunaren arabera izango da.

OHARRA: Errerserba egiteko azken eguna maiatzaren 16a (14:00etan) da, osteguna.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago