ARTEA

2018-2019 Azaleztapen Ikastaroaren erakusketa

Liburutegi Nagusian egiten den Azaleztapen Ikastaroko ikasleek 2018-2019 ikastaroan Helena Jiménez de Aberásturi irakaslearen zuzendaritzapean egin dituzten lanekin erakusketa bat egin dute. Aurtengo erakusketak hainbat lan hildo ditu. Lehenik eta behin Juan Sebastian Elkanori eskainitako liburuak, lehen mundu biraren 500. urteurrenean. Bestetik, Helena Jiménez de Aberásturi, azaleztapen ikastaroko irakasleak argitaratu duen Encuadernando con Helena, eskuliburuari ikasleek egindako azaleztapenak. Azkenik, hainbat beste hainbat liburu, koaderno eta album daude teknika diferenteekin azaleztatu direnak. Erakusketaren inaugurazioa maiatzaren 14an arratsaldeko 18:30etan izango da Alderdi Ederreko Liburutegi Nagusian. Ondoren,  19:30etan, Helena Jimenez de Aberásturik Encuadernando con Helena liburuaren aurkezpena egingo du Arantza Urkia, Liburutegi sailaren zuzendari teknikoarekin batera Udal Liburutegi zaharreko San Jeronimo aretoan.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago