ARTEA

Muerte de un apicultor, Lars Gustafsson

"Europar literaturak" zikloaren barruan, Iñaki Urdanibiak zuzenduko duen zazpigarren solasaldian Lars Gustafsson (Västeràs, 1936 –  Estocolmo, 2016) egilearen Muerte de un apicultor (1978) nobelari buruz hitz egingo dugu.

Lars Gustafsson, poeta eta nobelagile suediarra, bere estatuko egilerik emankorrenetakoa, egile liriko, barnerakoi, existentzialista eta erromantikotzat hartu izan da. Hainbat sari lortu zuen: Prix International Charles Veillon des Essais 1983an, Heinrich Steffens Preis 1986an, Una Vita per la Letteratura 1989an eta John Simon Guggenheim Memorial Foundation Fellowship poesia saria 1994an, besteak beste.

Muerte de un apicultor nobelak zenbait koadernotan jasotako apunteak aztertzen ditu, non gaixo baten azkeneko mementoak azaltzen diren. Hau da aitzakia, modu oso pertsonal eta poetikoan, bizitza baten eta gizarte baten ereduaren balantzea egiteko.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago