ARTEA

Kiputz. Historiaurreko leize hilgarri bat

Kiputz Mutrikun kokatutako leize bat da, orain dela 20.000 urtetik orain dela 14.000 urtera bitarte animalientzako tranpa natural bihurtu zena, bertan aurkitutako milaka hezur puskek frogatzen dutenez. Ohiz kanpoko aurkikuntza horri esker, penintsula osoko elur-orein (23) eta bisonte (18) multzo garrantzitsuenak berregiteko aukera izan da, baita 48 orein berriz osatzeko aukera ere.

Pieza horiek izango dira erakusketaren oinarria. Dagoeneko desagertu den fauna bat aurkezteaz gain, Euskal Herria estepako paisaia gisa erakutsiko da, azken glaziazioaren amaieran.

Gordailua Gipuzkoako ondare-zentroak (bildumak bertan gorde dira) eta San Telmo Museoak elkarlanean garatu dute proiektua, aztarnategia induskatu duen Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago