ARTEA

Ispilu-erronkak, gogoeta kritikorako proposamena

Ispilu-erronkak gerora begirako gogoeta kritikorako dantza-jardunaldia da, dantza inguruko erreflexiorako proposamen bat. Sektorea aztergai, askotariko eragileek egindakoa. Ekimen honetan perfil eta arlo artistiko ezberdineko esparruetan ematen diren kezka batzuen printzak jasoko dira, ikuspuntu ezberdinak azalduz eta gogoetak eginez.

Hitz batean esateko, dantzaren gaur egungo egoera aurrean dauden erronkak, sektorearen rola, dantzaren heziketa, ondare koreografikoa, dantzaren nazioartekotzea, eta beste hainbat kontu hizpide izango dira.

Hizlariak: Mari Karmen Gil Fombellida (Donostiako Arte Eszenikoen Tailerra), Iratxe de Arantzibia (Kazetaria eta dantza kritikaria), Fernando Sáenz de Ugarte (Dantzagunea), Xabier Mendizabal (Gipuzkoak Dantzarien Biltzarra), Oier Araolaza (Dantzan.eus) eta Alex Aginagalde (Etxepare Euskal Institutua)

Moderatzailea eta aurkezlea: Garbiñe Barrenetxea

Hizkuntza: Elebitan, aldibereko itzulpenarekin

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago