ARTEA

La guerra de las salamandras, Karel Capek

"Beste munduak, beste geografiak, beste lekuak" zikloaren barruan, Iñaki Urdanibiak zuzenduko duen hirugarren solasaldian Karel Capek (Malé Svato?ovice, 1890 — Praga, 1938) egilearen La guerra de las salamandras (1936) lanari buruz hitz egingo dugu.

Karel Capek, antzerkigile eta nobelagile txekiarra, XX. mendearen lehen erdialdeko nabarmenetako bat izan zen. Filosofia ikasi zuen eta, arlo honetan saiakera batzuk argitaratu zituen arren, El pragmatismo (1918), batez ere fikziozko literaturan eta kazetaritzan aritu zen. Munduko zientzia fikzioaren aitzindarietako bat da, eta berari zor zaio (berak anaiari egotzi zion arren) "robot" hitzaren sorrera, R.U.R. (Rossum robot unibertsalak, 1920) bere antzezlanean lehen aldiz erabili zena.

La guerra de las salamandras nazismoaren satiratzat hartzen den tonu ironikoko distopia bat da. Bertan, nazien arriskua, boterera azkar igotzea eta, batez ere, munduko gobernuek Hitlerren makineria propagandistiko eta politikoari galga jartzeko zuten ezintasuna kritikatzen ditu Capekek.

Alemania naziak Polonia inbaditu baino urtebete lehenago hil zen Capek, egileak iragarritako Bigarren Mundu Gerra hasiz.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago