ARTEA

Giza eskubideen ameskeria: Saharako gazteria eta Mendebaldeko Saharako okupazioa

Parte-hartzaileak: Abdeslam Omar, AFAPREDESA Preso eta Desagertu Sahararren Senideen Elkarteko presidentea; Naziha El Khalidi, Lurralde Okupatuetako ekintzaile eta kazetari sahararra; eta Menha Bouad, Aljeriako errefuxiatuen kanpamentuetako ekintzailea eta giza eskubideen formatzailea.

Mundubat Fundazioak "Giza eskubideen ameskeria: Saharako gazteria eta Mendebaldeko Saharako okupazioa" txostena aurkeztuko du era laburrean. Gazte sahararrekin egindako elkarrizketetatik ateratako aurkikuntzak eta gomendioak partekatuko ditu.

Ikerketa honen harira, Mundubat Fundazioak plataforma interaktibo bat sortu du gazte sahararrek kontatutako giza eskubideen urraketen istorioak ezagutzeko. Gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez egongo da eskuragarri.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago