ARTEA

Gauza txikien ikuskizun handia

Gilbert Legrand objektuen poeta gisa defini daiteke. Bere obra guztian agerian uzten ditu bere sormen bikaina, originaltasuna eta umorea.

Eguneroko objektuen morfologiatik abiatuta pertsonaiaz betetako unibertso bat sortzen du artistak bere ohiz kanpoko begiradari esker. Gontzak, maratilak, brotxak, zerrak, pertxak… guztiak ere bere kosmos fantastikoko bizilagun bilakatzen dira.

Inguratzen gaituzten gauza txikiak (lainoztagailuak, arrautza-kaxak, botoiak, mahai-tresnak…) zentzumenen bidez eta umorez aztertzea proposatzen du artistak. Eskulturaren, pinturaren eta marrazketa uztartzen ditu bere lan artistikoak. Iruditeriarekin zuzeneko lotura dauka eta formen desitxuratzea eragiten du.

Bistan denez, berreskuratutako objektuak ez ditu halabeharrez aukeratzen; Gilbert Legranden sorkari guztiak kolorearen, materiaren eta abarren muntaia- eta konposizio-lanaren emaitza dira, eta eguneroko objektuei begiratzeko beste modu bat eskainiko digute. Begirada mugitu egiten da eta bide egiten dio poesiari. «Ilustratzaile gisa, publizitate eta edizioaren sektorean aritu naiz bereziki, enkargatutako irudiak paperean zein pantailan egiten. Duela hamar urte, adierazmolde pertsonalago batekin lan egin nahi izan nuen, eskultura eta pintura nahasiz. Desitxuratzearen teknika interesatzen zitzaidanez, eguneroko objektuak eraldatzen hasi nintzen. Horretarako, «trompe-l'œil» edo begia engainatzeko teknika erabili nuen objektuen gainean, bigarren azal bat balitz bezala. Hala, beren itxura originala mantentzen zutela, objektu bizigabe horiek pertsonaia bizidun eta bitxi bihurtzen ziren magikoki». (G. Legrand)

Haurtzaroaren, komikien eta «street art»aren munduan murgiltzeko aukera eman zion praktika artistiko horrek. Urteak daramatza bere eskultura-lanak erakusten arte-zentroetan eta beste testuinguru kultural batzuetan (Frantzian, New Yorken, Espainian). Horretaz gain, lau obra argitaratu ditu Jeunesse Sarbacane argitaletxearekin.

Iraila 5etik Urriaren 19ra. 

Erakusketaren ordutegia:

Astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30.

Larunbatetan, 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00.

Urria 12 itxita.

Areto berria.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago