ARTEA

Eskolara bideak

Eskola Bidea proiektua, Udaleko Mugikortasun departamentutik eta Donostia Kulturak Eskola bideak erakusketa aurkezten dute. 10 fotokazetariren lanak eskaintzen ditu erakusketa honek, eta bertan, mundu osoko haur askorentzat egunero eskolara iristeak dakartzan erronka larriak deskribatzen dira: mendiak, basamortuak, ibaiak, ur izoztuak, gatazka armatuak dauden lekuak edo auzo arriskutsuak zeharkatu behar dituzte, hezkuntzaren bitartez bizitza hobea lortuko duten uste sendoarekin. Mundu osoko haurren itxaropenei eta oztopoak gainditzeko gogoei buruzko istorio errealak dira egunero eskolara iristeko egin behar duten ibilbidean oinarrituak.

Komisarioa: Benoit Delplanque, Sipa Press agentziako produkzio-zuzendaria.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago