ARTEA

Afari literarioa: cenar con Charles Dickens, Slawka Grabowska

Londres viktoriarra bisitatuko dugugaur ezagutzen dugun Eguberria nola sortu zen ikusteko; garai hartan, Charles Dickensek, askok ez dakigun arren, erlijiozko festa bat herriko eta familiako jai, baita ekitaldi komertziala ere, bihurtzen lagundu zuen. Izan ere, Gabonetako ipuina 1843an argitaratzeak lagundu zion festari "Gabonetako espiritua" ematen.

Dickensek gabonetako menu bat ere asmatu zuen bere ipuin ezagun honetan eta Gabonetako ipuinaren hitzaurrea parafraseatuz: Afari literario horren bidez ideia baten espiritua pizten saiatu gara, gure mahaikideei ezinegona –beren buruekiko, besteekiko, urtaroarekiko, ezta gurekiko ere– eragiteko asmorik gabe. Giroak liluratzea espero dugu, espiritu hori galtzea inork nahi ez dezan.

Solasaldia 19:00ean izango da, Slawka Grabowskak gidatuta, eta afaria 21:00etan. Izena emateko epea azaroaren 15ean amaituko da.

* Afarian izena eman eta ordainketa egiteko, egin klik lotura honetan eta matrikulatu zaitez Cenar con Charles Dickens ikastaroan.

 

Harremanetarako: liburutegiaalderdieder@donostia.eus

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago