ARTE ESZENIKOAK
Testua: Andoni Marco (Bak Producciones)

CARTAS DE AMOR
CARTAS DE AMOR
Antzerki-munduko bi mito, Julia Gutiérrez Caba eta Miguel Rellán, dira Cartas de amor antzezlaneko protagonistak. A. R. Gurney dramagile estatubatuarraren obrarik arrakastatsuena Pulitzer Sarien finalista izan zen. Ipar Amerikako goi-mailako klasearen gainbeheraren erretratu zorrotza da.

David Serrano gidoilari bikainak egokitu eta zuzendu du komedia gozagarri hau. Bi pertsonaia ditu ardatz: Melissa Gardner eta Andrew Makepeace Ladd III. Bata bestearen ondoan eserita, ahots gora irakurriko dituzte ia 50 urtetan idatzitako ohar, gutun eta postalak; horien bitartez, bizitzan izandako itxaropen, handinahi, amets, etsipen, garaipen eta porrotak kontatuko dizkiete elkarri.

Cartas de amor antzerkiaren benetako klasiko moderno bat da; New Yorken estreinatu zen 1989an, eta Kathleen Turnerrek eta John Rubinsteinek antzeztu zuten. Ordutik, agertokiko izar ahaztezin ugarik interpretatu dute, hala nola, Charlton Heston, Jean Simmons, Sigourney Weaver, Jeff Daniels, Elizabeth Taylor, James Earl Jones, Samantha Bee, Jason Jones, Ali MacGraw, Ryan O’Neal, Alain Delon eta Gerard Depardieu artistek, besteak beste.

 

Testua: Euskalduna Jauregia

https://www.euskalduna.eus/eu/ekitaldiak/cartas-de-amor/


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Judith Argomaniz koreografo donostiarrak Lasala dantza garaikideko konpainia interesg... (gehiago irakurri)
BILBAO DURANGO SANTURTZI VITORIA-GASTEIZ
Andres, 76 urteko gizon jantzia, trufaria eta burugogorra, oroimena galtzen hasi da, ... (gehiago irakurri)
MADRID DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Trash! perkusioaren, mugimenduaren eta umorearen bidez birziklatzeko aukerei buruzko ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago