MUSIKA
Testua: WILLIS DRUMMOND

WILLIS DRUMMOND
Tabula Rasa (2016)
WILLIS DRUMMOND - diska berria - TABULA RASA
2016-11-18
Hara! Oso pozik iragarri dezakegu dagoeneko esku artean dugula Tabula Rasa, Willis Drummond taldearen bosgarren estudioko lana. Momentuz fisikoki CD formatoan argia ikusi duen lan hau ondoko plataforma digitaletan ere aurkituko duzue. (spotify, itunes, etb...) Disko fisikoa eskuratu nahi duenak ohiko dendetan, gure kontzertuetan edo gure bandcamp-ean izanen du aukera..

Diskoarekin batera, gainera, 'Joan Ikustera' kantuaren klipa ere ikusgai duzue honezkero. Taldearen zuzeneko jarrera ederki islatzen duen bideo hau hainbeste maite dugun Berako Kataku ostatuan grabatu genuen, lagun artean, Berde Produkzioak ekoizleen eskutik. (bideo ikusi)
Orain plazer handiz zuzenekoetara itzuliko gira. Lehen kontzertuek Bartzelonatik Holandara eramanen gaituzte, eta Euskal Herrian guretzat garrantzitsuak diren tokietan ere joko dugu. Lotuta dituzue gure aurkezpen biraren lehendabiziko datak.
Euskal Herrian dugun lehen hitzordua Durangoko Azokan izanen da, Plateruena Kafe Antzokian, abenduaren 2an. (sarrerak erosi)
Azokan zuzenean aritzeaz gain, gure stand propioan aurkituko gaituzue Tabula Rasa aurkezten. Baina ez hori bakarrik, taldearen aro berri honen hasiera borobiltzeko gure diskografia osoa berrargitaratzea erabaki baitugu, sortu berri dugun Tabula Rasa Records zigiluarekin.

Tabula Rasa Tour
----
2016/XI/19
BARTZELONA
EH Sona - Razzmatazz 3 (+Begiz Begi)
----
2016/XII/02
DURANGO
Plateruena – Durangoko Azoka
----
2016/XII/9
BREDA (HOL)
Sound Dog
----
2016/XII/10
GRONINGEN (HOL)
Crowbar
----
2016/XII/11
AMSTERDAM (HOL)
Volta
---
2016/XII/16
BIARRITZ
L’Atabal
----
2016/XII/17
ESPEIZE- ÜNDÜREINE
Pestak
----
2016/XII/22
BILBO
Udagoieneko Ostera - Kafe Antzokia (+Inoren Ero Ni)
----
2016/XII/30
TOLOSA
Bonberenea
----
2017/I/06
GASTEIZ
Jimmy Jazz
----
2017/I/13
DONOSTIA
Antiguako jaiak
----
2017/I/21
AZPEITIA
Sanagustin kulturgunea

Segur aski asko interesatuko zaizu...
TABULA RASA (2016)
Irungo Bidehuts zigiluaren faktoria euskal rock independentearen erreferentzia nagusietako bat da. Hala azaltzen du beste beh... (gehiago irakurri)
‘Hala ere' da Willis Drummonden estudioko 7. diskoa. Baionarrak poparekin eguneratzera ireki dira, baina rock astuneko euskal... (gehiago irakurri)

ZUGZWANG
Feminismo edo migrazioari buruzko testu “negatibo eta errealistagoek” izaera sendo eta soziala eman diote ‘Zugzwang’ Willis D... (gehiago irakurri)

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago