MUSIKA
Testua: Katapulta

PERLAK
MEKFEST FESTIBALA
Perlak - MekFest Festibala (Irun)
2017-10-19
Perlak talde zarauztarra 2013an sortu zen eta indie post punk estiloa jorratzen dute. Berehala erakarri zuten publikoa, beren abesti bizi eta suspergarriekin. Indarra, gertutasuna eta berehalakotasuna ditu ezaugarri talde txundigarri honek; abesti gordin eta ilunak sentimendu handiz lantzeko gaitasuna dute, eta abesti samurragoekin tartekatzen dituzte.
2014an beren lehen diskoa aurkeztu zuten, Perlak, eta urte horretan bertan Gaztea Maketa Lehiaketaren finalera iritsi ziren. 2015ean, Emakumeen Mundu Martxako abestia egin zuten: Bandera Moreak, eta iaz kaleratu zuten bigarren diskoa: Itzaletatik. Oihane Abarrategi, Maite Martiarena, Patxi Agirre eta Ilargi Agirrek osatzen dute gaur egun taldea.
Perlak - MekFest Festibala (Irun)
Perlak - MekFest Festibala (Irun)

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Hainbat talde gipuzkoarretan parte hartu ondoren hasi zen Beñat Igerabide (Aduna, Gipuzkoa) kantuak bakarka konposatzen. 2009... (gehiago irakurri)
Luma freskoa, zuzena eta bizia den rock bikotea da. Beraien musika arlo honetako hainbat mota ezberdinetan sartu daiteke, oso... (gehiago irakurri)
Rosario Giuliani (saxofoi sopranoa, saxofoi altua), Stefano Pecci (saxofoi sopranoa),... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago