MUSIKA

KUTXA BELTZA: LIBE - MICE (SALA SUPERIOR)
KUTXA BELTZA: LIBE - MICE (GOIKO ARETOAN)
KontzertuakKutxa BeltzaKUTXA BELTZA: Libe – Mice (goiko aretoan)
Eguna/Ordua
2018/02/01
Osteguna
20:00

Goiko aretoan. Ateak eta txarteldegia 19:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 8 EUR + banaketa gastuak (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, Ticketea)
Txarteldegia: 10 EUR

Sarrera erosi

KUTXA BELTZA:

LIBE
Ilargia Erori da disko berriaren aurkezpena.
Hainbat taldetan parte hartu duen Libe Garcia de Cortazar musikariaren proiekturik pertsonalena da, agerikoa den bezala, bere izena daraman hau. Kantu berriak lantzeko orduan aurreko diskoaren (Ihesaldi handia Bonberenea Ekintzak 2014) aurkezpen kontzertuetan alboan izan zituen Dani Arrizabalaga eta Txus Villalabeitiaren laguntza eduki du, hirukoari Karlos Osinaga batu zaiolarik baxulari eta ekoizle lanetan. Sei kantu bildu dituzte, nahi besteko xehetasun eta mimoz ezin zirelako gehiago egitera heldu, eta Bonbereneako estudioan sartu aurtengo udan. Udazkenera arte luzatu den prozesuan buru-belarri murgilduta egon dira, lortu nahi zutenera ahalik eta gehien hurbildu arte.
Horrela, harizko instrumentazioa aditu nahi zuten M aitasun kuantikoa eta Lo dago kantuetan, eta Maite Arroitajauregiren txelo moldaketa bikainei esker lortu dute. Azken doinu horretan gainera Jon Basagurenen ahotsa entzun daiteke. Abestien hitzak lantzen ere berak lagundu die.
Hemen duzue emaitza. Entzunaldi bat nahikoa da abesti hauek duten xehetasun mailaz eta intentsitate jokoez konturatzeko. Bihotza dago konposizioan, estudioko lanean, hitzetan eta melodia bakoitzean. Lortu dute, ilargia erori da.

MICE
Mice disko berriaren aurkezpena.

Urte luzez hainbat proiektutan ibili eta gero Miren Narbaizak bere bakarkako bideari ekin dio. MICE izenpean kaleratu du bere debuteko lana. Zortzi kantu, zortziak bereziak, orain arte egindako bidetik ikasi duena eta erakusteko gogoz zegoena doinuetan jarri nahi izan du eibartarrak. Atmosfera ilunak, distortsioak, tenpo geldoak, giro arin eta argiagoekin ahaztu gabe, ahotsa denaren gidari eta Atala estudioko soinu sendo eta dotorea oinarrian duela, garai bateko lanek bezala, zintan jasoa.
Joseba Baleztena (Sexty Sexers, Joseba B. Lenoir, Sumisión City Blues) musikari handia izan du alboan diskoa ekoizten. Narbaizaren konposizioen moldaketen ardura ez ezik, gitarrak, bajua eta teklatuak ere gehitu dizkio grabazioan. Ilargi Agirre (Perlak, Joseba B. Lenoir) zarauztarra eseri da baterian eta soinuaren ardura Iñigo Irazokik izan du.
Napoka Irian hasi zen Miren musikaren munduan, Ander Mujikarekin batera makina bat kontzertu, bost argitalpen eta hamaika bizipen konpartituz eta noski, elkarrekin haziz. Ordutik ez da geldi egon, Perlak, Joseba B. Lenoir edo Dual Split taldeetan ere ikusi ahal izan dugu gitarra, teklatuak eta ahotsarekin lagunduz. Orain, besteekin konpartitzeaz gain, bere barrurako bidaia egiteko tenorea iritsi zaio, bere lanik eta pertsonalena.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
William Parker (kontrabaxua), Eri Yamamto (pianoa), Ikuo Takeuchi (bateria) William ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Marta Sánchez (pianoa) Marta Sánchez  pianista eta konpositore madrildarrak aspaldi ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
John Zorn John Zorn, Abangoardiako Jazzaren erreferentzia nagusia, artista emankor e... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago