MUSIKA

KUTXA BELTZA - EREMUZ KANPOKO SOTOA 2X02: BEÑAT ITURRIOZ
KUTXA BELTZA - EREMUZ KANPOKO SOTOA 2X02: BEñAT ITURRIOZ
HitzaldiakKutxa BeltzaZinemaKUTXA BELTZA – Eremuz Kanpoko Sotoa 2×02: Beñat Iturrioz
Eguna/Ordua
2018/01/22
Astelehena
20:00

Ateak 19:30ean zabalduko dira.

DOAKO SARRERA

Kutxa Beltza – Eremuz Kanpoko Sotoa 2×02:
Beñat Iturrioz – Igerilaria

Handia dela, txikia, beldurtia, ausarta, ahoberoa… Denetik esan da igerilariari buruz. Baina zein da Igerilaria? Zergatik egiten du igeri? Dokumental labur hau, pertsonaia misteriotsu eta ez hain ezagun honen bizitza argitzen saiatuko da.

Eremuz Kanpo Bilbo Hiria Irratiko irratsaioa da, zinema hizpide, edo zinema aitzakia hartuta, astean behin uhineratzen eta sareratzen dena.
Eremuz Kanpoko Sotoa uhin horien hileroko gauzatzea da, hezur mamizko aitzakia gure artean dauden hainbat norbanako eta elkarte esanguratsuk, zer esana eta hura esan gura dutenek, alegia, esatea izan dezaten, eta besteok, zer ikus-entzun eta zeri erantzun.
Zinema bera, ikus-entzunezkoak eurak hizpide, orbita edo aitzakia; oraingoan ere, honetaz ez bestez jarduteko. Nork beretik edo berarenaz jardunda, proposatuz, iradokiz zer ikusi, nola ikusi, nondik begiratu.
Hilean behin, proposamena nork aurkeztuko duen iragarriko dugu. Oihala altxa eta ikus/entzungo duguna zer den jakiteko berriz, Eremuz Kanpoko Sotora igo beharko duzue.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
John Zorn John Zorn, Abangoardiako Jazzaren erreferentzia nagusia, artista emankor e... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
William Parker (kontrabaxua), Eri Yamamto (pianoa), Ikuo Takeuchi (bateria) William ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Marta Sánchez (pianoa) Marta Sánchez  pianista eta konpositore madrildarrak aspaldi ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago