ARTE ESZENIKOAK
Testua: Elene Carreto - Beñat Urrutia

ELENE CARRETO - BEÑAT URRUTIA
DURANGOKO AZOKA (DA!)
19.55 Desafioa (Elene Carreto - Beñat Urrutia)
2017-12-06
Soka-dantzen esentziaren oinarrian dago elkar desafiatzearen kontzeptua eta hau izan da sortzaileen abiapuntua eskuartean dugun pieza honetan. Euskal Herrian ekoitzitako musikaz baliatuz, mus partida batera eraman da desafioaren kontzeptua 19:55 DESAFIOA piezan. Karta jokoan sortzen den tentsioa egongo da ikusgai, bidean euskal kulturaren hainbat arlo bateratzea helburua izanik.

Zuzendaritza, ideia eta koreografia: Elene Carreto Velez eta Beñat Urrutia Pujana.

Musika: SKAKEITAN eta Ruper Ordorika

Generoa: Dantza garaikidea

Iraupena: 9 minutu

 

Elene Carreto Velez ( 1995eko martxoaren 14a)

Euskal Herriko hainbat dantza eskolatan ibili izan da, teknika klasiko, garaikidea eta jazza ikasten, eta bertatik Madrillera salto egin zuen Alicia Alonso Institutu Unibertsitarioan ikasketak hasiz.  Bi urte egin zituen bertako Ballet Joven de la Camara konpainian. Bertan, “La magia del primer beso” obra dantzatu zuen Agatha Ruiz de la Pradak diseinatutako jantziekin. 2015ean Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolan sartu zen eta gaur egun 3.mailan dabil. 2017an Nuria Perez konpainiarekin batera estreinatu duFuntzak” obra BAD jaialdiaren barnean. Hainbat proiektu pedagogikotan murgilduta egon da, horien artean Donosti 2016 dinamikaren barruan Dance2getherreko proiektuaren amaieran.

 

Beñat Urrutia Pujana (199eko5 abuztuaren 5a)

Dantza akademikoa lantzen hasi zen txikitan Ane Markoarturen eskolan. 2006an Igor Yebraren eskolan jarraitu zuen bere ikasketekin. Handik gutxira, Amilotx euskal dantza taldean eta Rebeka Falconekin dantza garaikidera hurbiltzen hasi zen. 2015ean Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolan sartu eta gaur egun 3.mailan dabil. Hainbat proiektu egin ditu, horien artean, Igor Yebran “Pipi bailarina” ikuskizunean parte hartu zuen. Hortaz aparte hamaika plazatan euskal dantzak jorratzen dabil.

19.55 Desafioa (Elene Carreto - Beñat Urrutia)
19.55 Desafioa (Elene Carreto - Beñat Urrutia)

Segur aski asko interesatuko zaizu...
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
248 stand izango ditugu Landako Gunean, 176 partehartzailerekin. Nobedadeen artean, 689 liburu, 141 musika-produktu, 46 aldiz... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
Ruben Ramos diseinatzailea da 57. edizioko irudiaren egilea. Ilustratzaileak sorkuntzaren eta jaiaren eztanda irudikatu du ka... (gehiago irakurri)
DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA
Iazko edizioan Sormen Beka irabazitako lana da. Azokako online denda ere bigarren egunez egon da martxan. (gehiago irakurri)
DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA
Durangoko Azokaren 56. edizioa abenduaren 3tik 8ra egingo da. Kontzertuak eta bestelako emanaldiak streaming bidez ere ikusi ... (gehiago irakurri)
DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA
Emanaldiak abenduaren 4tik 8ra egingo dira Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Ibilbide luzeko musikariak eta hasiberriak ha... (gehiago irakurri)
DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA
Sortzaileak eta kultura arloko profesionalak elkarrekin harremanetan jarri du Durangoko Azokak, abenduaren 1etik 5era, Da! Pr... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago