LITERATURA
Testua: Bilbao Kultura

BILBOKO UDALAK ANTOLATZEN DUEN “BILBAOPOESIA” LITERATUR JAIALDIAK, BERE 25. URTEURRENEKO BIRA EGITEN ARI DEN POLONIAKO “KROKE” BANDAREN KONTZERTUA PROGRAMATU DU
2017-10-10
• BILBAOPOESIA urriaren 16tik 25era luzatuko da Bidebarrietako Liburutegian, eta 21ean –arratsaldeko 20:00etatik aurrera–, egungo klezmer musikaren ordezkari nagusia den banda ospetsuaren soinu garaikideekin beteko da.

Bilbon, 2017ko urriaren 10ean. Bidebarrieta Kulturguneak –Bidebarrietako Liburutegian dagoen guneak–, Bilboko Udalak antolatzen duen BILBAOPOESIA literatur jaialdia jasoko du urriaren 16tik aurrera, errezitaldiez eta egile garrantzitsuekin egingo diren topaketez gain, Poloniako Kroke talde ospetsuaren kontzertua ere jasoko duen programazioarekin.

 

Horrela, Kroke taldeak soinu garaikide eta erabat juduekin beteko du Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoa, zapatuan, urriaren 21ean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. 25 urte bete dituen bandak “Ten”, “Cabaret Death” eta “Traveler” bere azken diskoetako gaiak eskainiko ditu. Euren jatorria klezmer musikan dagoen arren, hortik datorkie Kroke izena, hau da Krakovia yiddish hizkuntzan, denbora asko igaro aurretik ekin zioten beste musika bide batzuk aztertzeari euren ibilbidean. Ordutik, klezmerraren harmonia eta Balkanetako soinuak ekialdeko notekin, jazzarekin eta egile inprobisazioekin uztartzen dituen musika eskaintzen dute.

 

Steven Spielberg liluratuta geratu zen Krakovian jotzen ikusi zituenean, La Lista de Schindler lana errodatzen ari zela. Hirukotearekin klarinetea jotzeaz gain, Jerusalemen jotzera ere gonbidatu zituen. Bandak Peter Gabriel ere liluratu zuen, eta bere disko-etxeak antolatzen duen Womad Jaialdian parte hartzera gonbidatu zituen. Urte batzuk geroago, Genesis taldearen sortzaileetakoak Oświęcim-eko Life Festivalera joateko gonbidapena jaso zuenean, berariaz eskatu zuen Krokek kontzertu horretan jotzea, eta azken kantan elkarrekin aritu ziren agertokian.

 

Kroke banda, Krakoviako Musika Akademian ikasle zirenetik ezagutzen diren Tomasz Kukurba (biola, ahotsa eta perkusioa), Jerzy Bawoł (akordeoia) eta Tomasz Lato (kontrabaxua) artistek osatzen dute. Kroke taldearen kontzerturako sarrerek 10 euroko prezioa dute, jaso ahal izaten dira Power Records dendan eta bilbaokultura.eus webgunean.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
DFG-GFA
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak Kultura Bonuaren beste edizio bat jarri du abian. Guztira 80.000 euro inbertituko di... (gehiago irakurri)
(C) Txelu Angoitia
GEREDIAGA ELKARTEA
2020ko Durangoko Azokaren ildo nagusiak aurkeztu dituzte antolatzaileek. "Normaltasun berrira" egokitutako edizioa izango da,... (gehiago irakurri)
DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA
Durangoko Azokaren 54. edizioak erakusmahaien diseinu berritua izango du, profesionalen eta erabiltzaileen beharrizanetara eg... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
2018ko edizioan, 32.246 kontakizun atera zituzten Kultur Dealers-en makinetatik. Erabilienak Donostiako autobus geltokikoa, Z... (gehiago irakurri)
Bilboko Udalak antolatzen duen Bilbao Poesia literatur jaialdia martxoaren 7tik 15era... (gehiago irakurri)
BERRIZ
BANIZU NIZUKE ELKARTEA
Banizu Nizuke kultura-elkarteak BALAren –Bilboko Arte Liburu Azoka– seigarren edizioa antolatu du. Asteburu oso bat eskainiko... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago