ZINEMA
Fant
Fant jaialdiak Paul Urkijo zinemagilea saritu du
2018-05-11
Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANTek, genero fantastikoan gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari den figura aintzatesten duen FANTROBIA 2018 Saria eman dio Paul Urkijo zinegile gasteiztarrari.

Arte Ederretan lizentziatuta dagoen Paul Urkijo (Vitoria – Gasteiz, 1984) oso gaztetan hasi zen film laburrak errodatzen, eta El pez plomo lanarekin hasi zen nabarmentzen. Lan horretan hauteman daiteke jadanik fantasiazko zinearen eta elementu folklorikoen aurreko zaletasuna. Ondoren egin zituen film laburrak, Jugando con la muerte (2010), Monsters Do Not Exist (2012), El Bosque Negro (2015) eta Naara (2016) sarritan izan dira aukeratuak eta sariak lortu dituzte nazioarteko jaialdietan.

 

Lau film labur egin ondoren, Errementari (2018) bere lehenengo film luzean bere obsesio partikularretan sakontzen jarraitzen du, gure folkloreko ipuin klasiko bat, Jose Migel Barandiaranen “Patxi Errementaria” moldatuz. Lan horretan, Arabako herrixka bateko oso errementari gaiztoa agertzen da, Deabruak berak ere beldur dion errementaria, alegia. Sitgeseko Zinemaldian ikusi ahal izan zen filmak, ikus-entzuleen saria lortu zuen Donostiako Beldurrezko Zinemaren Astean, eta mundu osoko hamar zinemalditan aurkeztu da.

FITXA: ERREMENTARI

Zuzendaria: Paul Urkijo Alijo.

Gidoia: Paul Urkijo Alijo, Asier Guerricaechevarría.

Ekoizpena: Ortzi Acosta, Luis de Oza,  Laurent Fumeron, Daniel Goroshko, Gorka Gómez Andreu, Kiko Martínez, Rodolphe Sanzé.

Musika: Pascal Gaigne, Xabat Lertxundi.

Muntaketa: Paul Urkijo Alijo.

Antzezleak: Eneko Sagardoy, Kandido Uranga, Uma Bracaglia, Ramón Aguirre, Gorka Aguinagalde, Josean Bengoetxea, Jose Ramón Argoitia.

 

SINOPSIA

10 urte igaro dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herri txiki batean, Alfredo izeneko gobernuaren komisario bat, baso sakonean dagoen errementaldegi batera eramango duen gertakaria ikertzen ari da. Bertan, Patxi izeneko errementari arriskutsu eta bakartia bizi da. Inguruko baserritarrek berari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurretei, hilketei eta deabruarekin egindako itunei buruzkoak. Baina, kasualitatez, Usue izeneko umezurtzak errementaldegi misteriotsuan sartzea lortuko du, Patxi errementariaren atzean dagoen egia beldurgarria agerian utziz.

 

 

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago