ZINEMA
Arriola Antzokia
24 Ordu Digitalean Film Labur Lehiaketa abian jarri du Elorrioko Arriola Antzokiak
2017-10-18
24 Ordu Digitalean film laburren erakusketa – lehiaketa da. Bertan, lanak 24 ordutan sortu behar dira: oinarri zehatz batzuetatik abiatutako istorioa asmatu, grabatu, editatu eta esportatu.

Jaialdiaren helburua multimedia munduaren zaleentzat parte-hartze formula berria irekitzea da, lan-taldeak sortuz eta teknologia berriak erabiliz. Sormenak, originaltasunak, ideia trebetasunak eta istorioen osaketak emaitza liluragarria eskaintzen dute beti.

Lehiaketaren oinarriek diote film laburretan esaldi, objektu eta gai zehatz bat agertu behar direla, hain zuzen, aurretik antolatzaileek proposatuko dituztenak. Informazio hau guztia lehiaketa hasten den momentuan bertan emango zaie parte-hartzaileei.

Eskatutako denboran lana burutzeko, talde bakoitzak bere burua nahierara antolatu beharko du produktua bukatu eta entregatzeko beharrezkoak diren eginbehar artistiko zein tekniko guztiak estaltzeko.

Taldeak Euskal Herri osotik datoz, batez ere Durangaldetik, batzuk lehenago egonak dira eta beste batzuentzat lehiaketa batean parte-hartzen duten lehen aldia izan ohi da. Era batera edo bestera, ongi pasatzeko aukera paregabea!

24OD BASEAK

Azaroaren 3an arratsaldeko 5etan antolatzaileek gaia proposatuko dute Arriola Antzokian, eta 24 ordu ostean filmak Arriola Antzokian aurkeztu beharko dira.

Filmak formato digitalean aurkeztu beharko dira,.avi, konpresio gabe edo .mov,( H264 o MP4), konpresio gabe 16:9 formatoan ,4:3 formatoan aurkezten bada banda beltza gehitu beharko zaio. Emizio formatoa 16:9 izango da.

Laburmetraien emanaldiak Azaroaren 4an gaueko 10etan izango dira. Emanaldia amaitu eta sari banaketa egingo da.

Sariak:

Sari nagusia……700€
Finalista……….. 500€
Finalista……….. 500€

Izena emateko eta informazio gehiago
24ordu@arriolaka.com

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago