ARTEA
Testua: Kmon

MIRALDA MADEINUSA (ANTONI MIRALDA)
Azkuna Zentroa
Miralda Madeinusa, Azkuna Zentroa
2017-06-14
Azkuna Zentroak Antoni Miralda (Tarrasa, 1942) artistari eskainitako erakusketa hartuko du urriaren 1era arte. 'Miralda Madeinusa' izenburupean, sortzaile katalanak Estatu Batuetan bizi izan zen garaian (1971. urtetik aurrera) egindako lanak bilduko ditu.

Erakusketa Azkuna Zentroak eta Bartzelonako Museu d'Art Contemporani-k (MACBA) sortu dute elkarlanean, Vicent Todoliren zuzendaritzapean. Artistaren artxibo pertsonaletik abiatuta, garai hartan egin zituen instalaziorik nabarmenenak birsortu dituzte. Aukera aparta da Antoni Miraldaren sortze-mekanismoak bertatik bertara ikustea ahalbidetzen duen material-sorta zabalaz gozatzeko. Horien artean daude ikus-entzunezkoak, zirriborroak, argazkiak eta bestelako agiri ugari, gehienak inoiz erakutsi gabeak.

Erakusgai egongo diren lanen artean, honako hauek nabarmen litezke: ‘Breadline’ (1977) 1929ko Depresio Handian janaria eskuratzeko sortzen ziren ilara luzeak irudikatzen dituena;  ‘El Internacional Tapas Bar & Restaurant’, Montse Guillen sukaldariarekin batera New Yorkeko TriBeCa auzoan bultzatutako esperimentu sozial eta artistikoa; eta ‘Santa Comida’, kultura afro-karibetarrak gaur egungo Estatu Batuetan utzitako ondarea biltzen duena;  azken hau Bilboko Artelan Berreginen Museoan ikus daiteke.

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
AZKUNA ZENTROA
Azkuna Zentroak ‘MIRALDA MADEINUSA’ erakusketa izango du ikusgai, Vicent Todolík komisariatua, 2017ko ekainaren 7tik urriaren... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
Ana Laura Aláez (Bilbao, 1964) artistaren 'Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío' erakusketa hartuko du Bilboko ... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
Bureau Veritasen COVID-19aren aurkako Global Safe Site ziurtapen-prozesua osatu eta gainditu du. Ziurtagiri horrek COVID-19ar... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok Steve Paxton: Drafting Interior Techniques erakusketa aurkezten du, Culturgest Lisboarekin... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
Bilboko Azkuna Zentroa kultura-eduki digitalak eskaintzen ari da Internet bidez, Covid-19 koronabirusak eragindako osasun lar... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok Steve Paxton: Drafting Interior Techniques erakusketa aurkezten du, Culturgest Lisboarek... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago