ARTE ESZENIKOAK
Testua: Jonan Hernández

AUTORRETRATO DE UN JOVEN CAPITALISTA ESPAÑOL (ALBERTO SAN JUAN)
EL TERRAT
Irribarre azidoa mundua aldatzeko
2018-06-05
Alberto San Juanek gaur egungo egoera politiko, sozial eta ekonomikoaren analisi gordina egiten du, ironiaz eta umore azidoz betetako bakarrizketan. Antzezle eta Animalario konpainiako kideak ez pertsona eta gauza guztiei erasotzen die, baita bere bere buruari ere.

 

"Botere zapaltzaileak itsuskeria eta tristura proposatzen ditu; eta edertasunaren eta alaitasunaren bidez erantzun behar diogu gauzak aldatzeko". Asmo adierazpen biribil horren bidez justifikatzen ditu Alberto San Juanek (Madril, 1968) antzerki-obra hau (orain arte egin duen bakarrizketa bakarra) idatzi eta antzeztera eraman zuten arrazoiak. Lan honetan, umore azidoa barra-barra erabiliz, gaur egungo egoera sozial, politiko eta ekonomikoa aztertu du, bankuen eta politikarien jokabidea kritikatuz,  baina baita gauzak aldatzeko ezer egin zutenena ere (hala nola bere pertsonaia bera).

'Autorretrato de un joven capitalista español' aktoreak berak egindako ikerketa-lanaren fruitua dugu. "Bizi dugun egoera katastrofikoaren aurrean, sektore jakin baten mendean bizi izatera nola iritsi garen jakiteko premia nuen", azaldu du.

Gogoeta pizteko galderak bai, baina bereziki irribarrea piztekoak. Agian gauzak aldatzen hasteko lehen pausoa izan daiteke hori.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
ALBERTO SAN JUAN
Juan Cavestanyk zuzendu, eta Alberto San Juanek eta Nuria Gallardok antzezten dute murrizketek Erresuma Batuko osasun sistema... (gehiago irakurri)
EL TERRAT
Alberto San Juanek gaur egungo egoera politiko, sozial eta ekonomikoaren analisi gordina egiten du, ironiaz eta umore azidoz ... (gehiago irakurri)
SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA
Martxoaren 29an, Tontolapiko Egunaren hirugarren edizioa izango da Durangon. San Agustin Kultur Guneak eta Ganso & Cía konpai... (gehiago irakurri)
LORALDIA
Martxoan zehar Loraldiak antolatutako hamaika emanaldiez gozatzeko aukera izan dugu Loraldia Festibalaren 10. edizioan. Urteu... (gehiago irakurri)
LORALDIA
Martxoaren 1etik 23ra, Loraldia jaialdiaren hamargarren edizioa egingo da Bilbon, Kirmen Uriberen poema batetik ateratako 'Mu... (gehiago irakurri)
LORALDIA
Martxoaren 1etik 23ra bitartean Loraldia Festibalaren 10. edizioa ospatuko da, Munduari begiratzeko modu bat leloarekin. Hiru... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago